XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haize aingeruak

Lotan naizelarik,
maiz jiten zaut
neure ametsetan ditudan begietarat,
Zebillako Giralda puntan den,
Harri Aingeruaren itxura.

Gorputza du
perfeita bezain besarkagarria,
gau eta egun,
eskuetan daukan
palmera abartxo batekin
ari da erakusten
haizearen bidea...
edo... ez naiz segur...
haizeari bidea.

Debaldetan ikusten du bere burua
zeren:
zer inporta zaizkie
haizearen sentsuak
xori sorraioeri?
libertate osoan,
Andaluziako zeruan
ez dira sekulan galtzen!.

Haize aingeruak

Bertzalde,
lur gainean errestatzen direnek,
zerendako behar dute jakin
nundik norat dohan haizea?
nahi ala ez,
jiten den lekutik
iresten dutenaz geroz!.

Ilargiaren puda hotzek
iduzkiaren erretzeko beroek
ausikiz
emeki emeki deramate berekin.

Harri Aingeruak atsegin bakarra hau du:
Giralda barnean,
dakiela daukala
beraren bertze itxura berbera bat .